Urte asko hosteleritzan lan egin ondoren, Ibon Leunda, Koldo Sarasola eta Aitziber Jauregi, proiektu honetan murgildu gara gure ezauera eta grinaz.
Horretarako, Tolosako parte zaharreko betiko leku ospetsu batean pentsatu dugu.19-90 hain ezagun egin duen bidea jarraituz, kalitate eta fidagarritasun handiko osagaiak erabiltzea gure bezeroentzat izango da erronka.
Egun guztian zehar saiatuko gara produktu onenak ematen.
Kalitate oneko pintxo sorta eder bat edukiko dugu, goxotasun haundiz eginekoak, eta hauekin batera ardo berezi, ezezagun eta jatorri desberdinetakoak dastatzeko aukera.
Kafeak ere bere garrantzia izango du. Horretarako datorkion ontzia erabiliz eta gusto handiarekin landuz. Horretaz gain, bezeroaren ahoak ezkertuko duen gutixi bat ere jarriko diogu.
Ginebra ederrak, prest egongo dira lima freskoarekin bat eginez, eta freskagarria gehitzean, zuen nahasketa ahaztu ezina izan dadin.
| 19-90 © 2009 | Design by: Hamaika Web